TXIPIROI pedalKOLPEZ pedalKOLPE
IBILBIDE LUZEA:
Distantzia: 40 km.
Desnibel positiboa: 1600m
Zailtasuna: Ertaina
Hiru eraztunez osatutako ibilbidea da. Lehenengo eraztuna urtero egiten dugun bueltaren moldapen bat da. Eraztun hau egin ondoren Eara itzultzen da berriro bigarren eraztunari ekiteko. Hau da Eraztun luzeena. Errekako bidetik Lekitto alderantz doa ondoren kostaldetik Eararte itzultzeko. Behin Ean gaudela Hirugarren eraztunari ekingo diogu. Natxitu aldera igo, Natxituko Lapatzara jeitzi eta kostaldetik Eara etorriko gara berriro ere.
Ibilbidearen lehen zatia lekittora heltzen garen arte, azkarra eta erraza da (21 km). 3 igoera dauzka eta nahiko arin egiten da. Lekittoko gain honetan 1go hornidura puntua egongo da (solido eta likidoa). Ibilbidearen bigarren zatian dago ibilbidearen gogortasuna (11 km); Otoi mendia zeharkatu eta Ispazterreko eta Bedaruko ogeietatik (Kalak) pasako gara (igoera laburrak baina gogorrak) Bedarura heltzeko. Hemendik, kostaldeko bidea hartu eta Eara itsasotik bertatik sartzeko. Helmugatik pasako gara eta Herrian bertan 2. hornidura puntua izango duzue (Solidoa eta likidoa). Ondoren ibilbidearen azken partea dator ez da gogorra baina freskotasun apur bat eduki behar da Natxiturate igotzeko. (8 km)
IBILBIDE LABURRA:
Distantzia: 30 km.
Desnibel positiboa: 1200m
Zailtasuna: Erraza-ertaina
Ibilbide hau, ibilbide luzearen lehenengo eta bigarren eraztunek osatzen dute. Ibilbide luzean aipatu den moduan, azkenengo 11 km dira gogorrak. Lehenengo partean azkar eta eroso joaten da.Bigarrenean aldiz gora eta behera.
OHARRA: Iazko ibilbidean, inguruko ikusgarritasuna erakutsi, errrepideak saihestea eta ibilbidearen luzera murriztea izan genituen helburu. Neurri handi batetan hori lortu genuen arren, ibilbidearen zailtasun maila (gogortasuna) mantendu edo igo genuen eta orokorrean zailtasun maila altuko martxa geratu zitzaigun.
Aurtengoan iazko helburuak mantenduz ibilbidearen gogortasun maila jeistea izan da gure helburua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario