Bukatu da aurtengo txipiroi extreme martxa, eta berriro ere herritarron esker ona jasotzea baino gauza hoberik ez dago, eta horri erantzunez guk ere zuoi eskerrik asko esatea; ESKERRIK ASKO Manzi, Putxus, Funda, Txopi, Itsaso, Esti Nimbe, Ibai, Moitu, Unai, Kepa, Jone, Manex, KAimo,Lama, Esteban, Elisabeth, Poronpo, Pere, Iñaki, Ernesto, Gaspar, Txopo, Miren, Idoie, Oihana, Esti, Saioa, Ainara, Leire, Naia, Elen, Bon, Txisto, Eneko, Sonia, Edu, Igor, KOrta, Egoitz, Jose, Iñaki, Iker, Larri, Leire, Olatz, Naia, Deustuko lagunak, Naroa, Eneko, Gorka, XaBier, Ego, Unai, XAbi Alzola, Bendur, PAuso txikia, ieko tabernak... ZUOK DANOK GABE EZ LEGOKE TXIPIROIRIK!
Bestetik, eskerrik asko baita ere urtero legez, parte hartzera gogotsu eta irrifarreaz jantzita etortzen zareten guztioi Eta baita zuekin datozen lagun eta familikoei. DAnon artean eraikitzen baitugu txipiroi extremen etorkizuna.
HEmen dituzue Martxako denborak. Posible da norbaitek bere burua dagokion martxan kokatuta ez aurkitzea, zuzenekoaren arazo teknikoak, baina denborak (segunduak gora edo behera) ondo daude. Gogoratu txipiroi extreme gure inguruak ezagutarazi eta lagunartean ondo pasatzeko sortu genuela. Zerbait txikia baina serioa egin nahi genuen eta konturatzerako hazi eta eboluzionatu egin du. etorkizunean horrela jarraitu nahi dugu, GURE ESTILO PROPIOA GALDU GABE. Gustora eta ilusioz egin dugu orain arteko guztia eta gustorago egingo dugu hemendik aurrera ere.
Berriro ere, eskerrak eman herritar, patrozinatzaile eta partehartzaile guztiei. Datorren urtean hondartzan elkar ikusiko dugu berriro. Ondo pasa eta DANTZATU EZAZUE GOGOZ/R!!!
TxIPiRoI EXTREME 2018. Ieko taupadak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario