EA

   Ea edo Ie bizkaiko kostaldean, Ispaster eta elantxobe artean, dagoen udalerri txikia da. XVI. mendean jaio zen, Ereño eta gaur egun udalerriko auzoak diren Natxituako eta Bedaronako arrantzaleek Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. XIX. menderarte Eak ez zuen udalerri izaerarik izan. Ea Ibaiak herria bitan banatzen zuen, Zati bat Bedaronako elizateari zegokion eta bestea aldiz Natxituako Elizateari. Hau da Eak, ibaiaren alde bakoitzean parrokia bana izatearen arrazoia. XIX. mendean, Eako portuak,  zatitzen zuten elizateek baino botere eta biztanleria gehiago izanik, Bedarona eta Natxituari lotu zitzaien Ea izeneko udalerria sortuz.Udalerri berri horren herriburua Eako portuan ezarri zen.
Gaur egun Ea udalerria ondoko auzo hauek osatzen dute:
  • Ea herrigunea:
  • Bedarona
  • Natxitua
  • Angelutxu
HERRIKO OSTATUAK
  • BEKALE PENTSIOA (Ea)
    • Udalerriaren erdigunean dago. Lapasakua izeneko antzinako eraikina berreraiki eta 2012ko uztailaren 27an inaguratu zen. Antzinako arrantzale herria akorduan, itsas giroa eman nahi izan diote etxeari. Logelak apaintzeko, koloreak eta paisaiak aukeratu dituzte bisitaria giro goxo eta lasaian egon dadin. Bekalek sei logela, egongela, gosari gela eta wifi zerbitzua dago dohain.
    • htpp:// www.bekalepentsioa.com
    • tlf: 34 94 627 59 02 
  • ERMINTXO HOTELA (Natxitua)
    • Edertasun paregabeko paisajearen erdian kokatua. Jantokia itsasora begira dago eta bertan euskal sukaldaritzako jaki berezi eta betikoak eskeintzen ditugu. Inguruko Portuetako arrain freskoa eta tokian tokiko jakiak. Eraikuntza berriko hotela da, natura betean itsaso eta mendiz inguratua. aparkalekua, terraza eta aisialdirako lekuak ditu.
    • htpp:// www.euskalnet.net/ermintxo/
    • Tlf: 94 627 77 00
  • ANDUTZA NEKASAL ETXEA (Angelutxu)
    • Eako angelutxu auzoan kokatua dago, natura betean.Baserritik itsasoa ikusi eta mendiko lasaitasunaz gozatu daiteke aldi berean. Logelak urteko sasoien koloreekin apainduta daude eta hauetatik hartzen dute beraien izena. Logela bakoitzak bere komun propioa du eta etxeak kalefakzioa dauka.
    • htpp:// www.nekatur.net/andutza
    • tlf: 635733569 / 635733570 / 944651036
  • ASTEI NEKASAL ETXEA (Natxitua)
    • Eako  herrigunetik 5 km tara dago kokatua XVIII mendeko baserri hau. ·3 etxebizitza dira: Etxeandi, Sabai, Garaxe (Horreoa). Honetaz gain jardin zabala, barbakoa, igerilekua, spa eta sauna ditu.
    • htpp:// www.nekatur.net/eaastei
    • Tlf: 946276511 / 619560123
NON EDAN.

  • TXANGURRU TABERNA (Ea)
  • ESKOIKIZ TABERNA (Ea)
  • ITSAS ONDO TABERNA (Ea)
  • ARRANTZALE TABERNA (Ea)
  • ARITZA TABERNA (Ea)
  • ERMINTXO. (Natxitua)
  • HERRIKO TABERNA (Bedarona)
  • ELEJALDE TABERNA (Bedarona)

NON JAN.

  • ERREKAIZE JATETXEA
    • tlf. 94 6275033.
  • ESKOIKIZ TABERNA
    • tlf:94 6275262
  • ITSAS ONDO TABERNA
    • tlf 94 6275048
  • ELEJALDE
    • tlf:  94 6275230
  • HERRIKO TABERNA
    • tlf: 94 6275129
  • ERMINTXO JATETXEA
    • tlf: 94 6277700



 ONDO IBILI, ONDO LO EGIN ETA ON EGIN.



   

No hay comentarios:

Publicar un comentario