miércoles, 11 de julio de 2018

ESKERRIK ASKO DANORI.


Bukatu da aurtengo txipiroi extreme martxa, eta berriro ere herritarron esker ona jasotzea baino gauza hoberik ez dago, eta horri erantzunez guk ere zuoi eskerrik asko esatea; ESKERRIK ASKO  Manzi, Putxus, Funda, Txopi, Itsaso, Esti Nimbe, Ibai, Moitu, Unai, Kepa, Jone, Manex, KAimo,Lama, Esteban, Elisabeth, Poronpo, Pere, Iñaki, Ernesto, Gaspar, Txopo, Miren, Idoie, Oihana, Esti, Saioa, Ainara, Leire, Naia, Elen, Bon, Txisto, Eneko, Sonia, Edu, Igor, KOrta, Egoitz, Jose, Iñaki, Iker, Larri, Leire, Olatz, Naia, Deustuko lagunak, Naroa, Eneko, Gorka, XaBier, Ego, Unai, XAbi Alzola, Bendur, PAuso txikia, ieko tabernak... ZUOK DANOK GABE EZ LEGOKE TXIPIROIRIK!

Bestetik, eskerrik asko baita ere urtero legez, parte hartzera gogotsu eta irrifarreaz jantzita etortzen zareten guztioi  Eta baita zuekin datozen lagun eta familikoei. DAnon artean eraikitzen baitugu txipiroi extremen etorkizuna.

HEmen dituzue Martxako denborak. Posible da norbaitek bere burua dagokion martxan kokatuta ez aurkitzea, zuzenekoaren arazo teknikoak, baina denborak (segunduak gora edo behera) ondo daude. Gogoratu txipiroi extreme gure inguruak ezagutarazi eta lagunartean ondo pasatzeko sortu genuela. Zerbait txikia baina serioa egin nahi genuen eta konturatzerako hazi eta eboluzionatu egin du. etorkizunean horrela jarraitu nahi dugu, GURE ESTILO PROPIOA GALDU GABE. Gustora eta ilusioz egin dugu orain arteko guztia eta gustorago egingo dugu hemendik aurrera ere.

Berriro ere, eskerrak eman herritar, patrozinatzaile eta partehartzaile guztiei. Datorren urtean hondartzan elkar ikusiko dugu berriro. Ondo pasa eta DANTZATU EZAZUE GOGOZ/R!!!

TxIPiRoI EXTREME 2018. Ieko taupadak!!!


miércoles, 4 de julio de 2018

TRIKI ETA TRACKA

   Hemen duzue aurtengo tracka. Ibilbidea zintzilik izan dugu azken momenturarte eta horrexegatik ez dugu arinago argitaratu. Azken boladan pinu eta eukaliptu asko mozten ari dira gurean eta ondorioz urtero erabiltzen ditugun zenbait bide kaltetuta daude. Zatitxo bat izan ezik (Oraindik ez baitaukagu argi) Gainontzeko guztia trackean jarrita dagoen ibilbidea izango da.



https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/txipiroi-extreme-2018-25379619



IBilbidearen deskribapena:

Orokorrean aldapa labur eta gogorrez jositako ibilbidea da. Bidezidor ugari ditu eta jeitsiera tekniko bat baino gehiago. Lehenengo 30 km  oso gogorrak dira eta hala ere indarrak gordetzea komeni da, bestela azkarragoa den bigarren zatian, 2. hornidura puntutik aurrera, oso luzea egingo zaigu. Azken 10 km hauetan bi aldapa gogor aurkituko bait ditugu.
Aurton izan dugun udaberriarekin ibilbidea humel dago, basa dagoen tramoak daude eta inoiz baino gogorragoa izango dela deritzogu.
Zorte on LAgunak!!!

LABURRA 15 km/650 aprox

5 igoera ditu:
-km 1.5: Laburra baina gogorra (Porlana, zementua)
-Km 5.8: Laburra, gogorra hasieran, bazazko pista
-Km 7.7: Oso laburra baina gogorra. Aldapa erdian arrakala bat dago eta azkar igo behar da.
-Km 10.8: Aurrekoak baino luzeagoa da. Basazko Bidezidorra
-Km 11.6: Ez da oso gogorra. Bazazko pista.

2 jeitsiera tekniko
-Km 2.8: Teknikoa azkeneko zatia. eskumara doan errebuelta zail bat. Lurrean arri handi asko eta arrakalak. (KOntuz ibili)
-Km  13: Bidezidor teknikoa da. Kontuz eskuma aldera amildegia baitago

LUZEA 30/1300 aprox
Ibilbide laburraren jarraipena da. Behin Eara helduta Bedarona alderantz joaten gara.

6 igoera ditu
-Km 14.4; Hasieran eskailerak, gero harrizko bidezidor bat, ondoren porlanezko zati labur eta oso gogorra eta azkenik mendiko pista bat. Azken zati hau ez da oso gogorra.
-Km15.8: Igoera ertaina. Mendiko bidezidorra. Ez dakigu hemendik joango garen basoa mozten ari baitira.
-Km 18.6: Igoera labur eta gogorra. Basazko pista batetatik
-km 19.6: Normala
-Km21.9: Gogorra bukaeran.
-Km 23.2: Porlanezko igoera gogorra

2 jeitsiera tekniko
-km 19.4: Oso laburra baina aldapa handiko bidezidorra da
-km 22.7: Basoa moztu dute eta bidezidorra ez da ondo ikusten aldapa oso handia du. Kontuz diagonalarekin!

EXTREME 43/1800 aprox
Ibilbide Luzearen jarraipena da. 

4 igoera ditu; orokorrean luzeagoak dira
-Km 23.9: Ispastergo ogeiatik Otoiora:Igoera luzeena da. Hasieran basazko bidea da eta ondoren harrizko pista. Malda gogorrak ditu batez ere bukaeran. Aldaparen erdian, artadira sartu aurretik, igotzeko oso zaila den tramo labur bat du.
-Km 33.5: Igoera honek hasieran ez du aldapa askorik baina behin pinadian sartzen denean aldapa pikoa du. Gogorra da eta basazko bide bat da.
-Km 36.5: Martxako azken aldapa. Porlanezko aldapa gogor bat da. Ez da oso luzea

Jeitsiera tekniko 2
- Km 27.4: Otoiko jeitsiera: Kontuz hasieran Jeizteko zaila den tramo txiki bat du. Kontuz baita ere bukaeran pinuak atera dituzte eta gainera arbela dago lurrean. Oso labainkorra humel dageonean.
-Km 38.6 AZken jeitsiera da. Eararte eramango gaitu. Kontuz porlanezko aldapan. Oso labainkorra da.


viernes, 1 de junio de 2018

TINTA GORRIA ETA DESKARGA BELTZA.

Hemen gaude txipiroiaren berri Euskal herriari emoteko prest. Zauden lekuan zaudela, egiten ari zarena egiten ari zarela, utzi dena eta entzun adi!! Uztailaren 7an Zapatua, urtero legez Txipiroi extreme btt martxa eta txipiroi kosta trail froga ospatuko ditugu Ean. Goizeko 9:30 etan hasi eta gorputzak eusten digun arte.

Aurtengoan hiru ibilbide prestatu dizkizuegu bizikleteeroentzat.
Laburra 15 km/ 650+
Luzea 30 km / 1300+
Extreme 43 km / 1800 +

Korrika egitea gustoko duzuenontzat ibilbide bakarra.
Extreme 21km / 975+

Inskripzioak ireki ditugu dagoeneko eta kirol probak-en bitartez egin ahal izango dituzue (https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2208).
 Gogoratu kamiseta aurrez izena ematen duzuenok soilik izango dituzuela eta inskripzioak irekita dirauen bitartean materiala, bazkari eta antzekoak zozketatuko ditugula izena eman duzuenon artean.

Ibilbidearen tracka erabat definitua daukagunean  hemen eskegiko dizuegu, baita ibilbidearen inguruko azalpenak ere.

                        

HONDARTZAN IKUSIKO DUGU ELKAR.