martes, 29 de abril de 2014

pedalKOLPEZ pedalKOLPE badator TXIPIROIA. uztailak 5 zapatua

BAGATOZ IEKO MONTANBAIKERUAK!!!. 
Badakargu ILUSIOA, badakargu GRINA eta badakargu GOGOA!!!

Iaz zuengandik jasotako iritziak kontuan hartuta  eta etxerako lanak eginda ditugula gatoz gainera.
Aurten ere paisaiaren ikusgarritasuna eta errepide eza lehenetsi ditugun arren, gure herriak duen orografia dela eta ibilbidearen gogortasuna murriztea ezinbestekotzat hartu dugu. Horrela, bi ibilbide prestatu dizkizuegu:

Ibilbide laburra: 30km eta 1000 m inguruko desnibel positiboa.
Ibilbide luzea: 40km eta 1300 m inguruko desnibel positiboa.

Aurten gainera Ieko KORRIKALARIEK MENDI LASTERKETA prestatu dabe egun bererako. Bizikleta gabe,  korrika gure parajeak ezagutu nahi dituzuenentzako.

Ibilbidea: 11 km eta 550 m inguruko desnibel positiboa.

Inskripzioaren, ibilbideko argazki zein datuen eta gainontzeko detaileen informazioa datorren egunetan gehituko dugu. Gainera aurtengoan sorpresa gehiagorekin etorriko gara. Egunak aurrera joan ahala eta konkretatzen ditugun einean esango dizkizuegu.
Beraz, 2014an ere hondartzan itxarongo zaituztegu!!!! (Bizikletaz edo bizikleta gabe)
Hemendik esaten dan moduen katie apurtu arte emon egurre!! (Bestiontzako zapatilak zulatu arte izen biko da)

Oharra: Pasadan urtean bezala, goizean tabernak irekita egongo dira(badago kafea non hartu). Martxa bukatutakoan dutxatu (hondartzako dutxak) edo bainua hartu ahal izango duzue. Badago non jan, non edan eta non lo egin ere. Gainera gure herria bikotekidea, lagunak edo umeekin etortzeko leku edarra da. Hondartza, frontoia, kolunpioak, tabernak... Etorri egun edarra pasako dozue eta!!!

Data: UZTAILAK 5 ZAPATUA
Ordua: 9:30 btt eta 10:00 mendi lasterketa
Tokia: Hondartza


No hay comentarios:

Publicar un comentario