martes, 1 de julio de 2014

HEMEN DUZUE TRACKA!!

HEMEN UZTEN DIZUEGU AURTENGO IBILBIDEAREN TRACKA (LINC-A). iBILBIDEA EZ DA DEFINITIBOA BAINA ALDAKETA GUTXI EUKIKO DITU. BEHARBADA ERAZTUNAK EGITEKO ORDENA ALDA DAITEKE BAINA GUTXI GEHIAGO.

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=7200300

Bedaruko Ogeia



Salbarri

Lapatza

Ogeia bedaru eta ogeia Ispaster.
Ispasterreko Ogeia


martes, 10 de junio de 2014

ARDI GALDUA ATZEMAN DAITEKE, ALDI GALDUA EZ.

Hemen duzue Txipiroi 2014-ko kartela. 
  1. Aurtengoan, aldez aurretik apuntatzen zareten hoiei keinu bat eginez, aurreinskripzioaren prezioa jeitsi dugu; horrela, 8€-ren truke parte hartu ahal izango duzue federatuek eta 13€ren truke ez federatuek. Gogoratu, trukean hornidura puntuak, kamiseta, helmugako bazkaria, eguneko asegurua, mekanika zerbitzua, anbulantzia zerbitzua etab emango zaizkizuela.Aldez aurretik apuntatzen bazarete benetan eskertuko dizuegu. Modu honetan, martxaren antolamendua asko errazten diguzuelako. Aurreinskripzioak uztailaren 3an bukatuko dira.
  2. kamisetak apuntatzen diren lehenengo 100 montanbaikero  eta lehenengo 100 korrikalarientzat soilik gordeko ditugu.
  3. parte hartzaile kopuru maximoa. 150 montanbaikero eta 110 korrikalari.
  4. Goizean tabernak irekita egongo dira kafea hartu edo zerbait jan nahi duenarentzat.
  5. Gure herria bikotekide, familia edota lagunekin etorteko leku edarra da. Hondartza, kolunpioak,frontoia, tabernak...  badago non lo egin eta non jan eta edan.
urte hauetan eskeini dugun gauza berdina aurkituko duzue aurtengoan ere, ROLLO ONA, IBILBIDE IKUSGARRIA.


AQUI TENEIS EL CARTEL DE LA TXIPIROI 2014
  • Este año hemos rebajado el precio para las preinscripciones. De este modo, a los federados os costara 8 € y a los no federados 13€. El precio a pagar el día de la carrera no ha variado y lo mantenemos como el año pasado (15€ federados/ 20€ no federados). A cambio de este dinero se os proporcionara una camiseta, dos avituallamientos, la comida de meta, servicio de ambulancia, servicio de mecánica etc.
  • solo tendrán camiseta los 100 primeros montanbaikeros y los 100 primeros corredores.
  • Número máximo de participantes en la marcha btt: 150
  • Número máximo de participantes en la carrera de montaña: 110
  • Los bares estarán abiertos antes de la salida para los que tengan que tomar algo,comer algo...
  • Podeis venir con la familia, amigos, mujer o novia. Tendrán donde estar y que hacer mientras esteís participando: Playa, fronton, columpios, bares...






miércoles, 4 de junio de 2014

ZUEKIN.... TXIPIROI 2014 (pedalKOLPEZ-pedalKOLPE)


Aurten iaz baino aldapa gutxiago baina bidezidor eta jeitsiera bardinekin gatoz. Gozatzeko ilbidea prestatu dogu. Hurbildu zaitezte egun zoragarria pasako dozue eta.

2014 - uztailak - 05


Eskerrik asko Santi eta Edu. Bideoa itzela iruditu jaku eta ganera egun edarra pasa gendun   zuen konpañian aktore lanak egiten. 


martes, 29 de abril de 2014

pedalKOLPEZ pedalKOLPE badator TXIPIROIA. uztailak 5 zapatua

BAGATOZ IEKO MONTANBAIKERUAK!!!. 
Badakargu ILUSIOA, badakargu GRINA eta badakargu GOGOA!!!

Iaz zuengandik jasotako iritziak kontuan hartuta  eta etxerako lanak eginda ditugula gatoz gainera.
Aurten ere paisaiaren ikusgarritasuna eta errepide eza lehenetsi ditugun arren, gure herriak duen orografia dela eta ibilbidearen gogortasuna murriztea ezinbestekotzat hartu dugu. Horrela, bi ibilbide prestatu dizkizuegu:

Ibilbide laburra: 30km eta 1000 m inguruko desnibel positiboa.
Ibilbide luzea: 40km eta 1300 m inguruko desnibel positiboa.

Aurten gainera Ieko KORRIKALARIEK MENDI LASTERKETA prestatu dabe egun bererako. Bizikleta gabe,  korrika gure parajeak ezagutu nahi dituzuenentzako.

Ibilbidea: 11 km eta 550 m inguruko desnibel positiboa.

Inskripzioaren, ibilbideko argazki zein datuen eta gainontzeko detaileen informazioa datorren egunetan gehituko dugu. Gainera aurtengoan sorpresa gehiagorekin etorriko gara. Egunak aurrera joan ahala eta konkretatzen ditugun einean esango dizkizuegu.
Beraz, 2014an ere hondartzan itxarongo zaituztegu!!!! (Bizikletaz edo bizikleta gabe)
Hemendik esaten dan moduen katie apurtu arte emon egurre!! (Bestiontzako zapatilak zulatu arte izen biko da)

Oharra: Pasadan urtean bezala, goizean tabernak irekita egongo dira(badago kafea non hartu). Martxa bukatutakoan dutxatu (hondartzako dutxak) edo bainua hartu ahal izango duzue. Badago non jan, non edan eta non lo egin ere. Gainera gure herria bikotekidea, lagunak edo umeekin etortzeko leku edarra da. Hondartza, frontoia, kolunpioak, tabernak... Etorri egun edarra pasako dozue eta!!!

Data: UZTAILAK 5 ZAPATUA
Ordua: 9:30 btt eta 10:00 mendi lasterketa
Tokia: Hondartza