domingo, 11 de junio de 2017

HERRI BIZI BAT TIRAKA.

EZ PENTSAU AURTEN TXIPIROI GABE UTZIKO ZAITUZTEGUNIK, AURTEN ERE HONDARTZAN ITXAROTEN ZAITUZTEGU ETA.
UZTAILAREN 08 ZAPATUA

Kostau jaku, baina azkenean lortu dogu ordenadorearen aurrean jarri eta aurtengo martxari buruzko zehaztasunak zuei jakinarazteko, idazten hastea. 
Iazko zuen sentipen eta gomendioei kasu eginez eta txipiroiaren izaera galdu gabe, ibilbide ikusgarria prestatu dugula uste dugu. Bidezidorrak, jeitsierak, harrokak, itsasoa, hamaikatxo aldapa eta herri bizi bat bultzaka.

Hauek gabe ezin bizi!

Ibilbidearen inguruko datuak:
  1. Luzera: 43km.
  2. Desnibel + : 1900m inguru.
  3. Ibilbidea 2 eraztunez osatua dago
    1. Lehenengoa natxitu aldera: 15 km / 673 m +.
    2. bigarrena Bedaru aldera: 27 km / 1227 m +
  4. Hornidura puntuak 2.

Martxaren inguruko datuak.
  1. Irteera: 9:30 Hondartzan
  2. Bukaera: 14:00
  3. 15 € aurretik izena ematen duzuenontzat eta 20 €
  4. Inskripzioak : Kirol probak (Esteka)
    1. Aurreinskripzioak uztailaren 03 bukatuko dira. 
    2. Kamisetak soilik aurretik apuntatu zaretenontzako egongo dira eta ekainaren 22rarte tailla aukeratu daiteke.

GOGORATU AURRETIK IZENA EMATEN DUZUENOK GURE LANA ERRAZTU ETA ARRISKUAK GUTXITXEN DIZKIGUZUELA. HORREXEGATIK ASTERO MOMENTUAN DAUDEN AURREINSKRIBATUEN ARTEAN ZOZKETAK EGINGO DITUGU. (MATERIALA ETA MARTXAREN LAGUNTZAILEAK ESKEINITAKO ZENBAIT OPARI)

ANIMATU EZ BAIT ZARETE DAMUTUKO