TXIPIROI EXTREME ZERURA BEGIRA!!
uztailak 4
9:30 hondartzan
uztailak 4
9:30 hondartzan
Dagoeneko prest dugu ibilbidea. Pasadan urtekoa oinarritzat hartuz eta betiko irizpideei jarraituz (Ingurunearen edertasuna, kostatik pasa beharra, ahalik eta bidezidor gehien sartzea) inor epel utziko ez duen ibilbidea aukeratu dugu; Itsasoaren gainetik uneoro, jeitsiera tekniko eta dibertigarriak, betiko aldapak...
Informazio gehiago bloggean bertan aurkituko duzue
Ibilbidearen ezaugarriak:
- 38 km. (aprox)
- 1700 m desnibel metatua. (aprox)
*Datorren egunetan track-a grabatuko dugu eta datu zehatzagoak emango dizkizuegu.
Aurkezpen bideoa ere martxan dago. Pasadan asteburuan grabatzen ibili ginen eta montatuta dagoenean igoko dugu blogera.